1. Iruzurraren prebentzioa (profilak eratzea barne).
Helburua / Tratamenduaren deskribapena: Zure datu pertsonalak tratatuko ditugu iruzurrari, ez-ordainketei eta eskatutako edo kontratatutako produktuen ondoriozko gorabeherei buruzko ikerketa eta kontrol automatikoak egiteko, bai kontratu aurreko fasean, bai kontratu fasean, iruzurra prebenitu, detektatu eta kontrolatzeko.
Aseguru-eremuan, LOSSEARen arabera, aseguru-etxeek neurri eraginkorrak hartu behar ditugu aseguruei buruzko iruzurrezko jokabideak prebenitzeko, eragozteko, identifikatzeko, atzemateko, jakinarazteko eta konpontzeko, bai indibidualki hartuta, bai datu pertsonalak dituzten aseguru-erakundeen artean ofizialki sortutako fitxategi komunetan parte hartuta. Neurri horiek ezbeharrak likidatzeko eta estatistikako lankidetza aktuarialerako dira, tarifikazioa, arriskuak hautatzea eta aseguru-teknikei buruzko azterlanak egitea ahalbidetzeko.
Tratamendu horrek berekin dakar, halaber, datu pertsonalak Reale Taldeko enpresen artean komunikatzea, arestian adierazitako helburuarekin (horietako edozeinekin egindako iruzurren gaineko egiaztapen gurutzatuak egiteko).
Profil hori eratzeak ez du esan nahi ondoren azaltzen diren datu pertsonalen tratamendu automatizatuan oinarritutako erabakiak hartuko direnik. Halaber, zorren azterketa oinarri hartuta eratuko da profil hori, iruzur arriskuaren maila baloratzeko, identitate-ordezkatzea ekiditeko eta berankortasuna saihesteko.
Tratatutako datuak:
Zuregandik edo gurekin duzun harremanetik zuzenean lortutakoa:
- Identifikazio-datuak, pertsonalak eta harremanetarako datuak: izena, abizenak, nortasun agiria, sexua, nazionalitatea, adina, egoera zibila, helbide postala eta elektronikoa, telefono finkoa, mugikorra eta sinadura digitala.
- Ondare-kaudimenari buruzko datuak: gurekin hartutako zor bat ordaindu ez izanari buruzko datuak.
Kanpoko iturrietatik lortutako datu pertsonalak ere tratatzen ditugu. Zehazki:
- Ondare-kaudimenari buruzko datuak: Enpresa pribatu batekin (Reale Taldeko beste entitate batzuk barne) hartutako zorra ez ordaintzeari buruzko datuak, kreditu-informazioko sistemetatik lortutako datuak, kreditu-balorazioko enpresen eta iruzurrari aurrea hartzeko informazio-sistemen eskutik lortutakoak. Informazio gehiago behar izanez gero, zoaz helbide honetara:
www.reale.es/es/politica-de-privacidad eta kontsultatu 10. atala. Kreditu-informazioko sistemak.
- Aseguru-sektoreko jokabide-kodeek babestutako fitxategi komunetan dagoen informazioa: Fitxategi komunetatik lortutako datuak harpidetutako aseguru-motaren arabera. Fitxategi hauek dira: Autoaren Aseguruen Fitxategi Historikoa (SINCO), Erabateko Galeraren, Lapurretaren eta Sutearen Autoen Fitxategia eta Askotariko Aseguruetako Iruzurraren Prebentziorako Fitxategia, baita beste enpresa batzuen ezbeharren ziurtagiriak ere. Datu horiek gehienez ere 5 urteko antzinatasuna dute.
Interes legitimoa: Helburu horretarako oinarri legitimatzailea zure Aseguratzailea den Reale Taldeari, edo sektoreari oro har, zuzenean eragiten dioten iruzurrezko jokabideak (adibidez, identitatea ordezkatzea) eragozteko eta zailtzeko interes legitimoa da (galera ekonomikoak edo ospe-galerak dakarzkiola suposatuz). Haztapen-epaia egin dugu (eskuragarri dago, eskatuz gero), interes legitimo hori lehentasunezkoa dela eta zure interesak eta eskubideak behar bezala babestuta jarraitzen dutela ziurtatzeko.
2. Aseguru-kontratuaren eskaera- eta kudeaketa-prozesuarekin lotutako gogobetetasun-inkestak eta -azterketak egitea.
Helburua / Tratamenduaren deskribapena: Zurekin harremanetan jar gaitezke aseguru-kontratuaren eskaera- eta kudeaketa-prozesuarekin lotutako kalitate-inkestak eta gogobetetasun-azterketak egiteko.
Tratatutako datuak:
Zuregandik zuzenean lortutako datuak soilik tratatuko ditugu horretarako. Zehazki:
- Identifikazio-datuak, pertsonalak eta harremanetarako datuak: izena, abizenak, nortasun agiria, nazionalitatea, adina, egoera zibila, helbide postala eta elektronikoa, telefono finkoa eta mugikorra.
- Datu ekonomikoak, lanari buruzko datuak eta datu akademikoak: lan-egoera, lanbidea, ikasketa-maila, diru-sarrerak eta gastu-maila.
- Zurekin dugun merkataritza-jardueratik eta harremanetik lortutako informazioa: proiektuen eta tarifikazioen eskaerak, xehetasunak, lehentasunezko hizkuntzak eta komunikazio bideak barne, entitateekin aurreko harremanak eta antzinatasuna, aurkezten dizkiguzun kexa eta erreklamazioetan jasotako datuak, Contact Center-ean (CC) grabatutako elkarrizketak, bideokonferentzietan, telefono-deietan eta antzekoetan lortutako datuak eta eskainitako bitarteko ezberdinen bidez (CC, bitartekaria, webguneko eremu pribatua eta aplikazioa) egindako kontsultak.
- Egungo eta iraganeko arrisku aseguratuei buruzko informazio historikoa: polizari/polizei, ibilgailuei eta gidariei buruzko informazioa, etxebizitzari/etxebizitzei buruzko informazioa, auto eta etxebizitza ez diren eremuetan aseguratutako arriskuari buruzko informazioa, kontratatutako polizetan antzinatasuna, polizetan aplikatutako deskontuak eta/edo merkataritza-ekintzak, baja egiteko arrazoia, polizetan aplikatutako osagarriak edo aldaketak eta hari lotutako primak.
- Barne ezbeharrei buruzko informazio historikoa: deklaratutako ezbeharrak, gertaeraren eta aitorpenaren arrazoiak eta datak barne, ezbeharraren egoera, lotutako espedienteak, ondorioen gakoak, esku hartu duten tailerrak eta profesionalak, ezbeharraren zenbateko xehatua (hornidurak, egiteke dauden likidazioak eta ordaindutako zenbatekoak), kaltetuen edo zaurituen identifikaziorako eta harremanetarako datuak eta osasunari buruzko datuak, eman diguzun harremanetarako informazioa eta egindako kontaktuak eta kontsultak.
- Zure gogobetetze/esperientziari buruzko informazioaren historia: asebetetze globala eta partikularra, ebaluazioa edo iritzia eskatu dizugun uneen arabera, gogobetetasun-inkestetan utzitako iruzkinak, emandako ebaluazioaren edo iritziaren ondoriozko ekintzak, baita aurkeztutako kexak eta erreklamazioak.
Interes legitimoa: Helburu horretarako legezko oinarria zure aseguratzaileak bere zerbitzuen eta konpainiaren funtzionamendu egokiaren aldeko interes legitimoa da. Haztapen-epaia egin dugu (eskuragarri dago, eskatuz gero), interes legitimo hori lehentasunezkoa dela eta zure interesak eta eskubideak behar bezala babestuta jarraitzen dutela ziurtatzeko.
3. Datu pertsonalak anonimo bihurtzea eta horietan pseudonimoak erabiltzea azterketa estatistiko eta historikoak egiteko, gure aseguru-jardueraren segimendurako eta kudeaketarako, baita gure produktu edo zerbitzuak hobetzeko ere.
Helburua / Tratamenduaren deskribapena: Zure datu pertsonalak anonimo bihurtzeko prozesuak egingo ditugu, helburu hauetarako: (i) ikerketak, analisi estatistikoak, eredu analitikoak eta adimen artifizialeko ereduak egiteko, hobekuntzak eta produktu berriak garatze aldera; (ii) eredu analitikoko eta adimen artifizialeko ereduak garatzeko eta hobetzeko, gure produktuak erosteko joerak eta/edo atxikipen-ekintzak zehazte aldera, eta; (iii) merkatuarekin eta bezeroekin dugun jarduerari buruzko txostenak prestatzeko, gure negozioa modu eraginkorrean zuzentze eta kudeatze aldera, baita eredu estatistiko eta matematikoak sortzeko ere, zeregin horretan laguntze aldera.
Txosten estatistikoen eta eredu matematikoen tratamenduak ez du datu pertsonalak banan-banan tratatzeko xedea, baizik eta datu estatistiko eta agregatuak lortzeko, haien jabeen informaziotik bereizita, kudeaketa-txostenak prestatzeko eta formula algoritmiko edo matematikoak egiteko. Zure datu pertsonalen tratamendua osagarrizkoa da lortu nahi den xederako; beraz, zure datu pertsonalak aldatu eta gehituko dira, eta ezingo zaizu identifikatu (anonimo bihurtuko dira) edo kodetu direnean tratatuko dira (pseudonimoak erabiliko dira).
Tratatutako datuak:
Zuregandik edo gurekin duzun harremanetik zuzenean lortutakoa:
- Identifikazio-datuak, pertsonalak eta harremanetarako datuak: izena, abizenak, nortasun agiria, sexua, nazionalitatea, adina, egoera zibila, helbide postala eta elektronikoa, telefono finkoa, mugikorra eta sinadura digitala.
- Datu ekonomikoak, lanari buruzko datuak eta datu akademikoak: lan-egoera, lanbidea, ikasketa-maila, diru-sarrerak eta gastu-maila eta banku-kontuaren datuak.
- Ondare-kaudimenari buruzko datuak: gurekin hartutako zor bat ordaindu ez izanari buruzko datuak.
- Familiari buruzko datuak, datu sozioekonomikoak eta soziodemografikoak: bizi-zikloa, eskainitako polizen estalduran sartutako hirugarrenen datu pertsonalak (senideak edo langileak), familia-lotura, interesdunaren ingurune geografikoan bizi direnen adinaren eta ikasketa-mailaren araberako pertsona-mota, senide-kopuruaren eta horien ezaugarrien arabera ingurune horretan bizi diren familia-motak, interesduna bizi den ingurune geografikoan dauden lanbide-jardueren kategoriak, inguru horretako urteko errenten arabera gaitasun ekonomikoa, elkartze-maila (familia bakarrekoa edo familia anitza) edo merkataritza-eremuak dauden ala ez.
- Zurekin dugun merkataritza-jardueratik eta harremanetik lortutako informazioa: proiektuen eta tarifikazioen eskaerak, xehetasunak, lehentasunezko hizkuntzak eta komunikazio bideak barne, entitateekin aurreko harremanak eta antzinatasuna, aurkezten dizkiguzun kexa eta erreklamazioetan jasotako datuak, Contact Center-ean (CC) grabatutako elkarrizketak, bideokonferentzietan, telefono-deietan eta antzekoetan lortutako datuak eta eskainitako bitarteko ezberdinen bidez (CC, bitartekaria, webguneko eremu pribatua eta aplikazioa) egindako kontsultak.
- Egungo eta iraganeko arrisku aseguratuei buruzko informazio historikoa: polizari/polizei, ibilgailuei eta gidariei buruzko informazioa, etxebizitzari/etxebizitzei buruzko informazioa, auto eta etxebizitza ez diren eremuetan aseguratutako arriskuari buruzko informazioa, kontratatutako polizetan antzinatasuna, polizetan aplikatutako deskontuak eta/edo merkataritza-ekintzak, baja egiteko arrazoia, polizetan aplikatutako osagarriak edo aldaketak eta hari lotutako primak.
- Barne ezbeharrei buruzko informazio historikoa: deklaratutako ezbeharrak, gertaeraren eta aitorpenaren arrazoiak eta datak barne, ezbeharraren egoera, lotutako espedienteak, ondorioen gakoak, esku hartu duten tailerrak eta profesionalak, ezbeharraren zenbateko xehatua (hornidurak, egiteke dauden likidazioak eta ordaindutako zenbatekoak), kaltetuen edo zaurituen identifikaziorako eta harremanetarako datuak eta osasunari buruzko datuak, eman diguzun harremanetarako informazioa eta egindako kontaktuak eta kontsultak.
- Zure gogobetetze/esperientziari buruzko informazioaren historia: asebetetze globala eta partikularra, ebaluazioa edo iritzia eskatu dizugun uneen arabera, gogobetetasun-inkestetan utzitako iruzkinak, emandako ebaluazioaren edo iritziaren ondoriozko ekintzak, baita aurkeztutako kexak eta erreklamazioak.
- Bezeroa zarela, zure errentagarritasun historikoari lotutako informazioa: lortutako prima, ezbehar-tasa eta gastu komertzialak).
Kanpoko iturrietatik lortutako datu pertsonalak ere tratatzen ditugu. Zehazki:
- Ondare-kaudimenari buruzko datuak: Enpresa pribatu batekin (Reale Taldeko beste entitate batzuk barne) hartutako zorra ez ordaintzeari buruzko datuak, kreditu-informazioko sistemetatik lortutako datuak, kreditu-balorazioko enpresen eta iruzurrari aurrea hartzeko informazio-sistemen eskutik lortutakoak. Informazio gehiago behar izanez gero, zoaz helbide honetara: www.reale.es/es/politica-de-privacidad eta kontsultatu 10. atala. Kreditu-informazioko sistemak.
- Aseguru-sektoreko jokabide-kodeek babestutako fitxategi komunetan dagoen informazioa: Fitxategi komunetatik lortutako datuak harpidetutako aseguru-motaren arabera. Fitxategi hauek dira: Autoaren Aseguruen Fitxategi Historikoa (SINCO), Erabateko Galeraren, Lapurretaren eta Sutearen Autoen Fitxategia eta Askotariko Aseguruetako Iruzurraren Prebentziorako Fitxategia, eta beste enpresa batzuen ezbeharren ziurtagiriak. Datu horiek gehienez ere 5 urteko antzinatasuna dute.
- Zure kokapenari eta lineako portaerari lotutako informazioa: webguneetatik eskuratutako nabigazio- eta jarduera-datuak (hau da, cookieen informazioa, gailuaren IDa, publizitatearen IDa, IP helbidea eta nabigazio-historia), webguneko eremu pribatutik/aplikaziotik edo beste bitartekoetatik eskuratutakoak edo emandako beste gailuetatik (adibidez, Blackbox ibilgailuetan) eskuratutakoak, eta egindako segimendu eta analisietatik ondorioztatutako datuak; hori guztia, betiere aipatutako gailuen bidez baimena eman baduzu.
- Arriskuari buruzko kanpoko iturri publiko eta pribatuetako informazio agregatua: Google geokokapenari buruzko informazioa, kanpoko iturri publiko edo pribatuetatik (adibidez, INE, AEMET, DGT, turismo-etxeen erregistroa Airbnb), errolda-datuak, IGN informazioa) lortutako kokapenari buruzko informazioa, eta publikoki eskura daitezkeen beste iturri batzuetatik lortutako datuak, hala nola, egunkariak eta buletin ofizialak, erregistro publikoak, herri-administrazioen ebazpenak, katastroa, telefono-gidak, elkargo profesionaletako pertsonen zerrendak, etxebizitza, eraikin edo enpresa baten satelite bidezko irudiak eta domotika).
- Sare sozialetatik lortutako beste datu batzuk: sare sozialetako profilak, sare sozialetako iruzkinak eta mezu publikoak (adibidez, Facebook, Twitter, Instagram, eta abar), blogak, foroak, modu pribatuan sare sozialetako entitatearen profiletan egindako iruzkinak eta argitalpenak, baldin eta zure baimena eman badiguzu.
Interes legitimoa: Helburu horretarako oinarri legitimoa da enpresa- eta merkataritza-jarduera ahalik eta modu eraginkorrenean diseinatu, antolatu eta optimizatzeko daukagun interes legitimoa. Eta gure produktu edo zerbitzuen diseinua definitzea edo hobetzea. Haztapen-epaia egin dugu (eskuragarri dago, eskatuz gero), interes legitimo hori lehentasunezkoa dela eta zure interesak eta eskubideak behar bezala babestuta jarraitzen dutela ziurtatzeko.
4. Zure ondare eta kreditu kaudimena ezagutzea.
Helburua / Tratamenduaren deskribapena: zure Aseguratzaileak diru-betebeharrak betetzearekin edo ez betetzearekin lotutako fitxategi arruntak kontsultatuko ditu. Kontsulta hori kontratu-harremanaren aurretik eta irauten duen bitartean egin dezake. Modu berean eta indarrean dagoen araudiaren arabera, bezeroari jakinarazten zaio dauzkan kontratuen ondorioz hartutako diru-betebeharrak betetzen ez baditu, diruzko betebeharrak betetzearekin edo ez betetzearekin lotutako fitxategi komunean sartu ahalko direla bere datu pertsonalak.
Zuregandik edo gurekin duzun harremanetik zuzenean lortutakoa:
- Identifikazio-datuak, pertsonalak eta harremanetarako datuak: izena, abizenak, nortasun agiria, sexua, nazionalitatea, adina, egoera zibila, helbide postala eta elektronikoa, telefono finkoa eta mugikorra.
- Ondare-kaudimenari buruzko datuak: gurekin hartutako zor bat ordaindu ez izanari buruzko datuak."
Kanpoko iturrietatik lortutako datu pertsonalak ere tratatzen ditugu. Zehazki:
- Ondare-kaudimenari buruzko datuak: Enpresa pribatu batekin (Reale Taldeko beste entitate batzuk barne) hartutako zorra ez ordaintzeari buruzko datuak, kreditu-informazioko sistemetatik lortutako datuak, kreditu-balorazioko enpresen eta iruzurrari aurrea hartzeko informazio-sistemen eskutik lortutakoak. Informazio gehiago behar izanez gero, zoaz helbide honetara: www.reale.es/es/politica-de-privacidad eta kontsultatu 10. atala. Kreditu-informazioko sistemak.
Interes legitimoa: Helburu horretarako oinarri legitimatzailea da iruzurra saihesteko eta eskaintzen dizkizugun produktu eta zerbitzuen ordainketa ziurtatzeko duen interes legitimoa. Haztapen-epaia egin dugu (eskuragarri dago, eskatuz gero), interes legitimo hori lehentasunezkoa dela eta zure interesak eta eskubideak behar bezala babestuta jarraitzen dutela ziurtatzeko.